Partida guztiak irabazita, Bergara Pneumatikoak da futbol zaletuaren lider bakarra
Malape Taberna eta Limpiezas Rueda taldeen arteko neurketa azaroaren 28rako atzeratu dute
2026/10/19
15:19
Ekhi Belar Errasti
Futbol zaletuaren ligako lau jardunaldi jokatu ondoren, Bergara Pneumatikoak da lider bakarra partida guztiak irabazi ondoren. Azken jardunaldian, gainera, nagusitasun osoa erakutsi zuen Kalaka Buenos Airesen aurrean, 6-1 irabazita.
Orain arte Bergararekin batera lidergoan egon den Malape Tabernak ezin izan zuen bere neurketa jokatu, Limpiezas Rueda taldearen aurkako partida azaroaren 28raino atzeratu baitzuten. Beraz, irabaziz gero, lidergoa partekatuko lukete.
Aipatzekoa da Baserrik denboraldiko lehen hiru puntuak lortu izana, hain zuzen ere oraindik punturik gabe jarraitzen duen Bar Marem taldearen aurka.
Emaitzak
- Baserri 3- 2 Bar Marem
- Athlete Terraza 1 - 3 Garajes Garcia
- Bergara Pneumatikoak 6 - 1 Kalaka Buenos Aires
- Xania Taberna 4 - 1 Adahi Etxegi
Sailkapena
- Bergara Pneumatikoak, 12 puntu
- Malape Taberna, 9 puntu
- Xania Taberna, 9 puntu
- Garajes Garcia, 7 puntu
- Adahi Etxegi, 6 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 4 puntu
- Limpiezas Rueda, 3 puntu
- Athlete Terraza, 3 puntu
- Bar Marem, 3 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
- Urriak 24, 09:00: Baserri - Kalaka Buenos Aires
- Urriak 24, 09:00: Xania Taberna - Malape Taberna (goiko zelaian)
- Urriak 24, 10:30: Limpiezas Rueda - Garajes Garcia
- Urriak 25, 09:00: Adahi Etxegi - Bar Marem
- Urriak 25, 10:30: Athlete Terraza - Bergara Pneumatikoak