Patri Ojeda, Leire Peña eta Alena Peckova dira SD Eibar-ko orain arteko azken fitxaketak

Taldea hasi da 2024/25 denboraldia prestatzen
Patri Ojeda, Leire Peña eta Alena Peckova dira SD Eibar-ko orain arteko azken fitxaketak
2024/07/19 12:03
eta kitto!

Sporting de Huelvatik datorren Patri Ojeda zentral kanariarrak urtebeterako, 2025eko ekainera arte, fitxatu du. 1. Mailan eskarmentu handia duen jokalaria da, zazpi denboraldi egin baititu Huelvako taldean, 200 partidutik gora jokatu eta andaluziarren kapitaina izanik.

Fundacion Albacetetik datorren Leire Peña erdilari madrildarrak, bestalde, bi denboraldirako kontratua sinatu du, hau da, 2026ko ekainera arte. Erdilaria den arren, zentral bezala ere jokatu dezake; ezkerra da eta indartsua, baloi geldiko jokaldietan kalitate handia izateaz gain. 23 urterekin Madrid CFF, Real Betis eta Atletico de Madrid taldetik pasatu da.

Gaur bertan beste fitxaketa bat iragarri du Eibar KE-k: Alena Peckova. Hegaleko jokalariak Txekiar Errepublikako selekzioarekin jokatu du eta baloiraekin trebea dela adierazi du talde eibartarrak.