Patxi Flores eta Markel Segurola pilotari alebinek Gabon Kopa eskuratu zuten
Gabon Kopa jokatu zen abenduaren 26tik 31ra bitartean, Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordeak antolatuta, Deba Arroko pilota eskoletako benjaminen, alebinen eta infantilen parte-hartzearekin. Guztira, 63 bikotek hartu zuten parte eta 110 partidu jokatu ziren frontoi ezberdinetan.
Finalak urteko azken egunean jokatu ziren, abenduaren 31an, eta Astelena frontoian PIN-a zegoenez, Soraluzek hartu zituen neurketak.
Ordezkari eibartarrei dagokienez, alebin A mailan Deporreko Patxi Flores eta Markel Segurolak jantzi zuten txapela. Beste kategorietan, ostera, hemendik kanpo joan ziren garaikurrak.
Alebin B mailan Bargarako bikoteak irabazi zuen, benjaminetako A eta B mailetan Aretxabaletako bikoteak izan ziren garaile, eta infantiletan, Aretxabaleak eta Oñatik lortu zituzten garaipenak A eta B mailetan, hurrenez hurren.