Paul Seixas nagusitu da Toribio Etxebarriako helmugan
Jendetza bildu da Eibarko kaleetan eta mendietan Itzuliaren 5. etapa ikusteko
2026/04/10
20:31
eta kitto!
Txirrindularitza egun zoragarria bizi izan dugu gaur Eibarren. Itzuliaren 5. etapa gurean hasi eta amaitu da, txirrindulariek ikuskizun handia eman dute zaleen animoek lagunduta.
Helmugan Paul Seixas izan da nagusi. Txirrindularitzaren izar berriaren eztandaren lekuko izan gara. Noraino egingo du distira?




























