Paul Urkijoren Irati filma izango da ikusgai asteburuan Coliseoko karteldegian
2023/02/24
12:55
eta kitto!
Erdi Aroan girotutako fantasiazko euskal pelikula horretan mitologiak eta abenturek pisu handia dute. Ia bi orduko (114 minutu) iraupena duen pelikulan Edurne Azkaratek, Eneko Sagardoyk eta Itziar Ituñok betetzen dituzte rol nagusiak. Film horrekin batera, Alfonso Albaceteren “La novia de América” ere izango da asteburu honetako zine karteldegian. Umorezko film horretan parte hartzen du Miren Ibarguren euskal aktoreak baita, Gines Garcia Millan eta Pol Monen-ekin batera. Joan zen astetik jarraituko du, bestalde, Ruben Ostlund-en “El triángulo de la tristeza” pelikula suediarrak. Azkenik, umeentzako bi saioetan Txinatik datorren Janning Huang zuzendariaren “Mi querido monstruo” filma ikusi ahal izango da, uharte batean girotutako komedia.