Paula Calvo, Espainiako selekzioarekin Madrilen eta laugarren Espainiako Txapelketan

Eibar Igerixan taldeko igerilariak ‘España 2032’ programan parte hartu eta maila bikaina eman du Pontevedran
Paula Calvo, Espainiako selekzioarekin Madrilen eta laugarren Espainiako Txapelketan
2026/02/18 11:44
Ekhi Belar Errasti

Paula Calvok beste urrats sendo bat eman du bere ibilbidean. Eibar Igerixan klubeko igerilaria Madrilen izan da azken egunotan, Espainiako selekzioarekin egindako kontzentrazioan, ‘España 2032’ programaren barruan. Real Federación Española de Natación-ek bultzatutako egitasmoak etorkizuneko erronka olinpikoei begira talentu gazteen garapena sustatzea du helburu, eta Calvok estatuko igerilari onenekin entrenatzeko eta teknikari nazionalen jarraipena jasotzeko aukera izan du.

Atsedenik hartu gabe, Pontevedran jokatutako Junior Mailako Autonomia Arteko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen ondoren. 50, 100 eta 200 metro bizkar probetan eta 100 librean lehiatu zen, baita erreleboetan ere, emaitza sendoak lortuz. Lortutako puntuazioari esker, bere federazioak laugarren postu bikaina eskuratu zuen sailkapen nagusian, podiumetik oso gertu.

Denboraldiak ez du etenik: asteburu honetan Junior-Absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da Iruñeko Amaya igerilekuetan, eta Gipuzkoako Txapelketa Zarautzen. Eibar Igerixanek bere momentu ona berretsi nahi du uretan.