Paula Calvo eta Ander Izagirre bikain aritu ziren CN Logroño Trofeoan
Calvok lehen postua eskuratu zuen eta Izagirrek bigarrena, biek hainbat marka pertsonal hautsi zituztelarik
2026/04/16
14:20
Ekhi Belar Errasti
Joan den asteburuan CN Logroño Trofeoa egin zen eta Eibar Igerixan taldeko Paula Calvo eta Ander Izagirre aritu ziren bertan, lan bikaina eginez.
Calvok hiru probatan hartu zuen parte. Sailkapen fasean 50 eta 100 metro libreko probetan hartu zuen parte eta bi kasuetan Gipuzkoako marka onenak ezarri zituen. Finalean, 200 metro libreko proban aritu zen, eta bertan Gipuzkoako eta Euskadiko marka onenak hautsi zituen, sailkapen orokorrean lehen postua eskuratuz.
Izagirrek ere proba berdinetan hartu zuen parte eta hiru marka pertsonal hautsi zituen. Egindako lan onari esker, bigarren postuan amaitu zuen.
Asteburu honetan, benjaminen (Eibarren) eta alebinen (Bergara) txanda izango da.