Paula Calvo eta Jon Osa igerilariak Joko Olinpikoei begiratzeko bezala

Biek ala biek Palma de Mallorcan jokatuko diren Espainiako Trails-etan hartuko dute parte
Paula Calvo eta Jon Osa igerilariak Joko Olinpikoei begiratzeko bezala
2024/06/06 13:00
eta kitto!

Eibar Igerixaneko bi ordezkariek gero eta aurrerapausu handiagoak dihardute egiten. Donostiako Pako Yoldi igerilekuan jokatutako VII. Gipuzkoako Openean, Paula Calvok Europako minimoa egin zuen 200 bizkarrean (2.18.3 denborarekin), eta Jon Osak Espainiako minimoa lortu zuen 100 bizkarrean (51.5).

Biek ala biek Palma de Mallorcan jokatuko diren Espainiako Trails-etan hartuko dute parte, “Joko Olinpikoetara joateko azken aukeran”. Calvok bizkar erako 50, 100 eta 200 metrokoetan hartuko du parte, eta Osak modalitate horretako eta libre erako 50 eta 100 metrokoetan. Open horretan izan ziren ere Nora Guinea, Itsaso Castrillo eta Asier Gomez taldekideak.