Paula Calvo igerilariak jokatutako lau probak irabazi zituen Gipuzkoako Kopan

Libre erako 100, 200, 400 eta 800 metrokoetan lehena izan zen amaitzen
Paula Calvo igerilariak jokatutako lau probak irabazi zituen Gipuzkoako Kopan
2024/04/30 12:48
eta kitto!

Eibar Igerixan taldeko igerilariak nagusitasun handia erakutsi zuen beste behin eta asteburuan Irunen jokatutako Taldekako Gipuzkoako Kopan berak parte hartu zituen lau probak poltsikoratu zituen: libre erako 100, 200, 400 eta 800 metrokoetan lehena izan zen amaitzen. Asier Gomez taldekidea, bestalde, laugarren izan zen libre erako 1.500 metroko proban. Tolosak Bidasoaren aurretik irabazitako Kopan, Eibar Igerixanek 11. postuan sailkatu zen.

Gure herriko taldea ordezkatzen 17 igerilari izan ziren, 11 emakumezko eta sei gizonezko: Elene Oyarzabal, Malen Beobide, Maddi Maguregi, Maialen Gomez, Itsaso Castrillo, Alba Sierra, Itziar Eiriz, Jone Avellaneda, Ander Salaberria, Ekaitz Lago, Julen Canales, eta Nora eta Jon Guinea, eta Izaro eta Jokin Oneka, lehen aipatutako Asier Gomez eta Paula Calvorekin batera.