Paula Calvo igerilariak mugarik ez duela jarraitzen du erakusten
Itsaso Castrillo, Naroa Osa, Asier Gomez eta Ander Izagirre ere egon ziren Neguko Euskal Herriko txapelketan
2025/02/12
10:25
eta kitto!
Iruñean jokatutako Neguko Euskal Herriko junior eta absolutu mailetako txapelketetan boskote batek hartu du parte Eibar Igerixan gure herriko taldea ordezkatzen, hiru neska (Itsaso Castrillo, Naroa Osa eta Paula Calvo) eta bi mutil (Asier Gomez eta Ander Izagirre). Euren artean, ohikoari jarraituz, Paula Calvo elgoibartarra izan da bereziki nabarmendu dena, guztira zazpi domina bereganatuta, euretako bost urrezkoak eta beste biak zilarrezkoak. Calvo onena izan zen bizkarreko eta estiloetako 200 metrotako probatan, juniorretan zein absolutu mailan; horrez gain, urrezkoa irabazi zuen baita junior mailako 100eko bizkar proban, eta bigarrena izan zen bizkar erako absolutuko 100ekoan eta juniorretako 50ekoan.