Paula Calvo igerilariak Udako Gipuzkoako txapela ere bereganatu du

Eibar Igerixan taldeak zazpi ordezkari izan zituen txapelketa horretan
Paula Calvo igerilariak Udako Gipuzkoako txapela ere bereganatu du
2024/06/18 10:15
eta kitto!

Eibar Igerixaneko igerilaria infantil mailako onena izan zen aurreko asteburuan Tolosako Usabal kiroldegian jokatutako Udako adinetako eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketan. Eibarko klubak zazpi ordezkari izan zituen txapelketa horretan, sei neska (Itsaso Castrillo, Izaro Oneka, Alba Sierra, Itziar Eiriz, Jone Avellaneda eta aipatutako Paula Calvo) eta mutil bakarra, Jon Guinea. Guztiak 2010ean jaiotakoak, kenduta Calvo, bera 2009koa baita.

Paulak 15 urtekoen eta infantil mailakoen launa urrezko domina irabazi zituen: libre erako 100, 200, 400 eta 800 metrokoetan. Modu horretan, torneoko Txapela bereganatu zuen. Bestalde, 14 urtekoen mailan, Itsaso Castrillok  urrezkoa irabazi zuen 800 libretan eta brontzezkoa 200 eta 400ekoetan; horiez gain, infantil mailan zilarrezkoaz jabetu zen 800 librekoan.