Paula Calvo igerilariak zilarrezko hiru domina irabazi zituen Espainiakoetan

Oina bihurritu eta agur esan behar izan zion txapelketari.
Paula Calvo igerilariak zilarrezko hiru domina irabazi zituen Espainiakoetan
2024/07/23 15:04
eta kitto!

Eibar Igerixaneko Paula Calvok bigarren postuan amaitu zituen aurreko asteburuan, Sabadellen jokatutako XLV. Udako infantil mailako Espainiako Txapelketen barruan, lehiatutako hiru probak. 15 urteko igerilariak bildu zituen konpetizioan, Eibar Igerixanekoak, gainera, ez zuen zorte handirik izan: beste bi proba jokatzekoa ere baitzen azken egunean, domekan, baina bezperan oina bihurritu eta agur esan behar izan ziolako txapelketari.

Bizkar erako 50 metrokoan eta 200 estilokoan parte hartu barik geratu zen Paula Calvok honakoetan eskuratu zituen zilarrezko dominak: 100 bizkarrean (1.04.68), 200 bizkarrean (2.18.09) eta 200 librean (2.06.03).