Paula Calvo lehena izan da Espainiako Txapelketako 400m estiloetako B finalean
Igeriketako Espainiako Txapelketa jokatu da Bartzelonan azaroaren 13tik 16ra eta bertan izan dira Eibar Igerixan taldeko Paula eta Iker Calvo. Lehena 50m, 100m eta 200m bizkarrean, 400 m estiloan eta 100 m librean aritu zen; eta bigarrena 50 m eta 100 m bizkarrean.
Lehiakide indartsuen aurrean, Paulak 400 m estiloetako proban lortu zuen emaitzarik onena, B finalean lehen postua eskuratuz.
Neguko Liga Probintziala
Azaroaren 15ean, bestalde, Neguko Liga Probintzialaren bigarren jardunaldia jokatu zen Azpeitian eta Eibar Igerixaneko hainbat igerilari egon ziren bertan. Askok, gainera, podiumera igotzea lortu zuten.
Emaitza esanguratsuenak aipatuz, Asier Gomez lehena izan zen 400 m estiloetan eta hirugarren 200 m bularrean; Jokin Onekak bigarren amaitu zuen 400 estiloetan eta bigarren izan zen 200 m bularrean; Anes Abderrahamne hirugarren izan zen 50m librean eta bigarren 200m librean; Elaia Mujika hirugarren 50 m librean; Naroa Osa hirugarren 100 m bizkarrean; Ane Larrañaga bigarren 50 m librean eta irabazlea 100 m bizkarrean; Malen Pedrosa irabazle 100 m bularrean eta bigarren 100 m estiloetan; Lorea Cuervo hirugarren 100 m bularrean eta bigarren 50 m tximeletan; gizonezkoen 4x100 libreko erreleboetako taldeak hirugarren amaitu zuen; eta proba berdineko emakumezkoak ere hirugarren izan ziren.