Paula Calvo zilarrezko hiru dominarekin itzuli da Espainiako Junior Txapelketatik

Eibar Igerixaneko kideak 4. eta 7. postuak ere eskuratu zituen beste bi probatan
Paula Calvo zilarrezko hiru dominarekin itzuli da Espainiako Junior Txapelketatik
2025/09/01 16:55
eta kitto!

Eibar Igerixan taldeko Paula Calvo Castellón jokatu zen Espainiako Junior Txapelketan aritu zen uztailaren 24tik 28ra. Igerilariak maila bikaina erakutsi zuen eta zilarrezko hiru domina ekarri zituen etxera, 100 eta 200 metro bizkarretan eta 200 metro libretan bigarren postua eskuratu ondoren, bere mailan estatuko igerilaririk onenetakoa dela erakutsiz.

Calvo, gainera, beste bi probatan aritu zen, 50 metro bizkarrean laugarren eta 400 metro libreetan zazpigarren postuetan sailkatuz.

Abuztuan atsedena hartu ondoren, Eibar Igerixanekoak hilaren 10ean itzuliko dira entrenamenduetara, “energia berrituekin eta helburu berriekin”, euren berbetan.