Paula Calvok Eibar Igerixan jarraitzen du kokatzen estatuko igeriketaren barruan

Sabadellen jokatutako junior mailako 41. Espainiako Txapelketetan hartu zuen parte
Paula Calvok Eibar Igerixan jarraitzen du kokatzen estatuko igeriketaren barruan
2025/03/14 10:00
eta kitto!

Eibar Igerixaneko ordezkariak Sabadelleko Can Llong igerileku olinpikoan jokatu ziren junior mailako 41. Espainiako Txapelketetan hartu zuen parte eta, jokatutako bost probetako finaletarako sailkatzeaz aparte, euretako hiruretan domina ere irabazi zuen. Paula Calvo zilarrezkoaz jabetu zen bizkar erako 200 metrokoan eta brontzezkoaz bizkarreko 100ekoan eta estilo modalitateko 400ekoan. 200 libretan podiumetik gertu izan zen, laugarren postuan, eta bizkar erako 50ekoan zazpigarren sailkatu zen.

Sabadellen jokatutako Espainiako Txapelketa horiek junior mailako Europarakoetarako sailkatzeko aukera ere eskaintzen dute eta, beste behin, Elgoibarko igerilariak gure herriko kluba kokatu du estatuko igeriketaren mapan. Bertan bizi izan duen esperientzia oso baliogarria egingo zaio Calvori, lehiatzeaz aparte, estatu eta nazioarte mailan erreferentea den CN Saballeko igerilariekin ere entrenatu duelako, igerilari olinpikoak eta mundialistak tartean izanik. Ekainean izango du hurrengo erronka, Palma de Mallorcan, “Trials” Espainiako Txapelketa Absolutoan.