Paula Kasares soziolinguistak umeen euskalduntzeaz jardungo du "Hamaika Berbaldi" ekimenari lotutako saioan

Paula Kasares soziolinguistak umeen euskalduntzeaz jardungo du "Hamaika Berbaldi" ekimenari lotutako saioan
2018/01/15 23:38
eta kitto!
Eibarren AKEBAI plataformaren eskutik abenduan Kike Amonarrizen saioarekin abiatu zen “Hamaika Berbaldi” ekimenak jarraipena izango du aurten ere eta, horren baitan, urtarrilerako saioa prestatu dute. Oraingoan arreta hizkuntzaren transmisioan ipini nahi izan dute eta, hori dela eta, gai horretan aditua den Paula Kasares gonbidatu dute. Urtarrilaren 23an (martitzena) emango du “Umeak euskaldun haztea helburu” izenburuko hitzaldia, 19:00etan, Portaleko areto nagusian.

IMG_4654

Paula Kasares (Iruñea, 1969) Euskal Filologia eta Gizarte eta Kultura Antropologia ikasketak egin eta gero, Soziolinguistika jorratzeari ekin zion eta gaur egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da. Bere Doktore tesiak “Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa Nafarroako familia euskaldunetan” izenburua dauka eta, horrez gain, euskararen transmisioari buruzko lan ugariren egilea ere bada. Horrekin batera, Paula Kasares Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehen zuzendaria izan zen, 2001 eta 2003 bitartean. Euskaltzain urgazlea da 2006. urteaz geroztik.

...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik behin baino gehiagotan izan da Eibarren, Euskara Transmisioaren Mintegian. Bideo honetan 2013an eman zuen saioa daukazue:

https://youtu.be/M_y1ttq3Tus