Pausso, indarkeria sexistaren aurkako ekimena
2021/05/28
11:17
eta kitto!
Pausso haur eta gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzen duen ekimena da. Covid-19aren izurritearen erdigunean proiektua gauzatzea erronka handia izan da, 2020. urteak izan dituen gorabehera guztiak kontuan izanda. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren gidaritzapean, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Zuzendaritza eta Hizkuntza Berdintasunerako Zuzendaritzaren elkarlanarekin, Pausso ekimena aurrera eraman ahal izan da.
Sei eta hamalau urte bitarteko haur eta gazteen artean indarkeria sexista saihesteko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ’Pausso’ proiektuak lau ikusentzunezko baliabide berritzaile jartzen ditu lurraldeko hezitzaileen eskura. Baliabide horiek haurren eta nerabeen garapen-une desberdinetara eta sexismoa hautemateko moduetara egokitzen dira, bakoitzak bere gida didaktiko espezifikoarekin. Herritarrek 2020ko Aurrekontu Irekietan lehenetsitako eta eskatutako proiektuetako bat da. Paussok eduki egokiak zituela ziurtatzeko, emakume eta gizonen berdintasunean, indarkeria sexistaren prebentzioan eta ikus-entzunezko alorrean adituak diren hainbat pertsonarekin osatu du Aldundiak lantaldea.
Ezaugarri nabarmenenak
Horien jarraibideak kontuan izanda, hauek dira Pausso ekimenaren ezaugarri nabarmenenak: batetik, prebentzio goiztiarra lehenetsi da, indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko nerabeekin lanean aritzea da arruntena, horregatik hartu da gazteenentzako edukiak ekoizteko erronka (6-14 adin-tarteko haur eta nerabeak dira Paussoren hartzaileak); bestetik, garatzeune ezberdinetara egokitzen diren lau ikus-entzunezko ezberdin gauzatu dira: animaziozko bideo bat, 6-8 adin tarterako; bideo-joko bat, 8-10 adin tarterako; bideo bat, 10- 12 adin tarterako; eta mugikorrarentzako aplikazio bat, 12-14 adin tarterako. Horrez gain, ikus-entzunezko guztiek haur eta gazteekin landinamikak gauzatzeko tresna bat izan nahi dute. Azkenik, indarkeria sexista lantzeko ikuspuntu feminista du oinarri; horrek esan nahi du, indarkeria sexista emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdinkerian kokatzen dela. Beraz, indarkeria sexista prebenitzeko, egitura horiek, rolak eta estereotipoak desikasi egin behar dira eta eredu berriak ikasi.
Adituen ikuspuntutik
Proiektu osoa 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazteen ezaugarri pedagogikoen arabera diseinatu da, xede-publikoa lau taldetan banatuz. Ilazki Gainzak, Kalaka kooperatibaren izenean sakondu duenez, haur eta gazteek berdintasunari buruzko pertzepzio desberdinak dituzte. “Horregatik, gaitasun eta behar desberdinak erakusten dituzte, adin-tarte bakoitzean sexismoa eta indarkeria sexistaren askotariko adierazpenak identifikatzeko. Horrela, proiektu honen eduki pedagogikoak eta hezkuntzakoak modu desberdinean jorratu dira. Eduki horiek zeharkako ikuspegi pedagogiko, hezkidetzaile eta feministatik landu dira, eta adin-tarte bakoitzean desberdintasun, diskriminazio eta indarkeria sexistaren adierazpenak daudela kontuan hartuta garatu dira”, azaldu du diseinuaz arduratu den Kalaka kooperatibako kideak.
Eider Mendoza gobernantzako foru diputatuak honela dio: “Berebiziko garrantzia du horrelako proiektuei lehentasuna emateak, kontuan hartuta indarkeria sexista emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunen ondorio larriena” dela. “Horregatik da hain beharrezkoa gai honetan txikitatik lan egitea, ziur aski hori izango baita indarkeria sexista prebenitzeko modurik eraginkorrena, desberdintasuna sortzen duten egitura, rol eta estereotipo horiek desikastea eta balio eta eredu berriak lantzea”, azpimarratu du diputatuak. Eta honela gehitu du: “Gipuzkoako gizarteak bere egiten ditu berdintasunaren aldeko lana eta aldarrikapena, herritarrek eskatu baitzuten aurrekontu irekietan horrelako proiektu bat egotea". Diputatuak gogorarazi duenez, "zailtasunak zailtasun, azken bi urteetan 15.000 lagun inguruk parte hartu dute prozesuaren faseetan eta, horien guztien artean, haur eta nerabeekin indarkeria matxistaren prebentzioa lantzea izan zen eskaera nabarmenetako bat, hezkidetzaren ikuspegitik eta ikus-entzunezko materialarekin”.
Ikus-entzunezko materialek haurrekin eta gazteekin lan egiteko dinamikarako ekintzatresna izan nahi dute. “Egoera sexistei aurre egiteko, gelditu, jarraitu, hausnartu, begiratu eta, azkenik, prebentzioaren bideari ekin behar zaio, modu bateratuan, hau da, urrats bat eman behar da bide horretan. Hortik dator proiektuaren izena, Pausso, haurren ohiko jardueretan arreta jartzeko eta indarkeria matxista eragiten duten jokabideak eta aurreiritziak behatzeko gonbidapena izan nahi duena, ondoren norberaren ohiturak aldatzeko", adierazi du Berdintasun zuzendariak.