Pedro Agirregomezkorta "Petrus" Europako txapeldun

Pedro Agirregomezkorta "Petrus" Europako txapeldun
2013/03/26 00:00
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboko atleta, entrenatzaile eta askoz gehiago den kirolariak azken egunotan Donostian jokatu den beteranoen Europako txapelketan maila bikaina eman du beste behin. 80 urtetik gorakoen mailako marka berria ezarri du, gainera, disko jaurtiketan irabazitako urrezko dominarekin batera. Seigarren jaurtiketan 30,32 metrotaraino bota zuen diskoa eta 2011tik Richard Rzehakak zuen 29,12koa metro bat eta 20 zentimetrotan hobetu. Horrez gain, pisuarekin ere parte hartu zuen eta, 9,69 metroko markarekin, 7. postua eskuratu zuen.