Pedro Agirregomezkorta “Petrus” hil da, 94 urterekin

Bere aldeko hileta elizkizunak gaur egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Eibarko Karmengo Amaren parrokian
Pedro Agirregomezkorta “Petrus” hil da, 94 urterekin
2025/05/23 13:21
eta kitto!

Azken urteotan Eibartik kanpo bizi izan bada ere, gure herriaren alde, batez ere kirol arloan, hainbeste lan egin izan duen Petrusek laga gaitu. Atzo hil zen, 94 urterekin, Hondarribian, eta bere aldeko hileta elizkizunak gaur egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Eibarko Karmengo Amaren parrokian.

Eibarko Klub Deportiboko atleta, entrenatzaile eta askoz gehiago den izandako kirolariak orain dela hamarkada bat Donostian jokatu zen beteranoen Europako txapelketan maila bikaina eman zuen beste behin. 80 urtetik gorakoen mailako marka berria ezarri zuen, disko jaurtiketan irabazitako urrezko dominarekin batera. Seigarren jaurtiketan 30,32 metrotaraino bota zuen diskoa eta 2011tik Richard Rzehakak zuen 29,12koa metro bat eta 20 zentimetrotan hobetu. Horrez gain, pisuarekin ere parte hartu zuen eta, 9,69 metroko markarekin, 7. postua eskuratu zuen.