Pedro Arriolaren "Ausartak" argazkiak irabazi du XXIV. Eguen Zuri lehiaketa
2022/04/06
19:35
eta kitto!
Bihar banatuko dituzte XXIV. Eguen Zuri argazki lehiaketako sariak, 19:00etan Topalekuan: Pedro Arriolaren “Ausartak”, Maite Beistegiren “Joalduna” eta Fernando Solanaren “Let’s rock” izan dira edizio honetako irabazleak. Sariak irabazleei ematearekin batera zabalduko dute Arrate Kultur Elkarteak antolatutako lehiaketara aurkeztu diren 20 lanekin erakusketa. Maiatzaren 1era arte egongo dira ikusgai Aratosteetako argazkiak, ohiko ordutegian.