Pedro Zelaia tonbola martxan dago Ibarkurutzen
2012/11/19
00:00
eta kitto!
Zortzigarrenez ipini dute martxan Pedro Zelaia tonbola, Ibarkurutzen. Barixakuan zabaldu eta txartel guztiak saldu arte egongo da zabalik tonbola, astelehenetik zapatura 10.30etatik 13.00etara eta 16.30etatik 20.00etara eta domeketan 12.00etatik 14.00etara. Txartel bakoitzak euro bat balio du eta hainbat sari eskuratzeko aukera dago, tartean herriko andrek egindako arropekin jantzitako 200 bat kopin. Saritutako txarteletako sariak zuzenean jasoko ditu irabazleak eta sari bariko txartel guztiekin, berriz, amaieran zozketa egingo dute antolatzaileek, Gabonetako 3 otar banatzeko. Urte bitik behin antolatzen duten tonbolan batutako dirua misioetan dauden eibartarrei laguntzeko erabiliko dute.