Pegorak 56.000 arreta baino gehiago eskaini zituen iaz

Pegorako bulegoetan bertan dagoen autozerbitzu-terminalean 20.000 izapide baino gehiago egin ziren
Pegorak 56.000 arreta baino gehiago eskaini zituen iaz
2024/02/29 20:30
eta kitto!

Pegora Eibarko Herritarren Zerbitzurako Bulegoak  informazioa eskuratzeko eta gestiorako 56.549 eskaini egin zituen 2023an. Horietatik, 2.021 modu presentzialean egin ziren (1.208 aurretiazko hitzorduarekin), erabiltzaileek tiketa Pegorako bulegoetan hartu ondoren (udaletxeko beheko solairuan). Guztira, 32.000 laguni baino gehiagori eman zitzaion arreta eta, ondorioz, 45.183 izapide egin ziren.

Arreta presentzialaren bitartez egin ziren izapide gehienak honako hauek izan ziren: erroldatze-ziurtagiriak (8.064); udal-erroldako altak, bajak eta aldaketak (5.712); MUGI txartela (3.909); beste administrazio batzuetarako dokumentazio-erregistroak (3.006), Eusko Jaurlaritzaren eta beste administrazio batzuen informazioa (2.572), txakurrentzako poltsak (1.871), zergak (1.800), B@kQ ziurtagiri digitala ematea (1.453), banku-helbideratzeak (865), trafikoa (803) eta obra-lizentziak (468).

Telefonoz, ostera, 8.188 informazio eskakizun egin ziren. Kasu horretan, honako gaiak landu dira batez ere: Eibarko administrazio-zentro batzuetako telefono eta helbideak eta izapideak egitea (NANaren eta Pasaportearen bulegoa, Debabarreneko Mankomunitatea…), garraio publikoaren ordutegiak, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, Biztanleen Errolda, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, eta izapide elektronikoekin sortzen diren zalantzak.

Pegorako bulegoan dagoen autozerbitzu-makinak 20.198 izapide egiteko aukera eman zuen iaz, errolda-agiriak batez ere. Herritarrek autozerbitzuko terminalean gehien egin dituzten gestioen artean, honako hauek daude: errolda-agiri indibidualak (11.251), tramiteak (3.647), errolda-agiri historikoak (3.471), ordaindutako ordainagiriak (745) edo ordaintzeko ordainagiriak (452), besteak beste.

 

Arreta kopurua gora

2022ko datuekin alderatuz, 4.313 izapide gehiago egin ziren 2023an, hau da, %8,25 gehiago (2022an 52.236 izan ziren). Aurrez aurreko arreta da gehien igo dena, 2022an baino % 10,58 izapide gehiago egin baitira (4.325 izapide gehiago).

Izapide horien batez besteko iraupenari dagokionez, ia 7 minututan mantendu da izapide bakoitzeko. Telefono bidezko arretari eta bestelako zereginei dagokienez, oro har, 2022ko kopuruetan mantendu dira arretak, nahiz eta egindako izapideen batez besteko iraupena handitu egin den (2:45 minutu 2022an, eta 3:55, 2023an).

 

(Argazkia: Felix Morquecho - Diario Vasco)