Pello Bergaretxe atezainak jaurti zioten bost penaltiak gelditu zituen

Jaurti zizkioten bost penaltiak gelditu zituen Urbateko kadete mailako taldearen atezainak
Pello Bergaretxe atezainak jaurti zioten bost penaltiak gelditu zituen
2024/03/26 12:58
eta kitto!

Urbateko kadete mailako taldearen atezainak asteburuan Iruñean jokatutako partiduan marka bikaina ezarri zuen, jaurti zizkioten bost penaltiak geldituz. Hala ere, taldeak 15-11 galdu zuen Waterpolo Navarra talde indartsuaren aurka. Bestalde, asteburuan ere Madrilgo M-86 igerileku mitikoan jokatu zen Espainiako Haur Mailako Txapelketa Autonomikoan, Gaizka Gonzalez eta Jon Soto eibartarrak podiumean izan ziren Euskadiko selekzioarekin, Andaluziari 11-7 irabazita brintzezko domina bereganatuta.