Pello Bergaretxe waterpolista errendimendu handiko zentro batean izango da

2008an jaiotako atezainak bi eguneko egonaldia egingo du Katalunian
Pello Bergaretxe waterpolista errendimendu handiko zentro batean izango da
2024/05/21 10:35
eta kitto!

Sant Cugat del Valles errendimendu handiko zentrora izan da deitua Urbat Urkotronik-eko jokalaria, bertan entrenatzeko hilaren 27tik 29ra arte. 2008an jaiotako Pello Bergaretxe kadete mailako atezainak denboraldi bikaina dihardu egiten, eta horren adibide da otsailean, esaterako Waterpolo Navarraren aurkako partiduan sei penalti gelditu zituela.