Pello Berrizbeitiarentzat izango da aurtengo Eibar Kirol Sarietako mendiko saria

Pello Berrizbeitiarentzat izango da aurtengo Eibar Kirol Sarietako mendiko saria
2023/12/29 16:14
eta kitto!
2018an hasita, ultra trail distantzian lehiatzen hasi eta lortutako palmares oparoagatik eskaini diote sari hori, ez da makala izan-eta Euskal Herriko ultra-txapelketan lortutako 3. postua. Horrez gain, euskal selekzioko partaide izanik, Galizian Espainiako txapelketan hartu zuen parte, eta Madeiran ere izan zen Munduko Kopa lehiatzen.