Pello Osoro Bilboko Triatloian irabazle

Pello Osoro Bilboko Triatloian irabazle
2023/10/02 12:23
eta kitto!
Zapatuan bero izugarriarekin jokatu zen Bilboko Triatloia irabazi zuen Pello Osoro eibartarrak. Igeriketa saioan lasterketa buruaren atzetik joan ondoren, bizikletan erakustaldia egin zuen Osorok Julen Lopetegiren laguntzarekin, baina azken honek bizikletarekin arazoa eduki ondoren, eibartarra bakarrik geratu zen lasterketa buruan eta antxintxiketaldian lehen postuari aise eutsi zion.

Emakumezkoen kategorian, bestalde, familia eibartarra duen Helene Alberdik bigarren postuan amaitu zuen Sara Loehrren atzetik eta Patricia Buenoren aurretik. Alberdik lan ona egin zuen igeriketan, lau minutuko aldea lortuz, eta bizikletarekin ondo hasi zen, baina probaren bigarren zatian aldea galtzen hasi zen eta korrikako saioan, amaitzeko 12 kilometro falta zirenean, Loehrrek aurrea hartzen ziola ikusi zuen.