Pello Osoro Bilboko Triatloian irabazle
Atleta eibartarra oso pozik agertu da egindako lanagatik
2024/09/16
17:22
eta kitto!
Bilboko Triatloiaren 12. edizioa jokatu zen atzo eta Pello Osoro izan zen garaile bertan. Igeriketa saioan Mikel Garmendia gailendu zen arren, bizikletan eibartarrak hartu zuen agintea eta 6 minutuko aldeari aise eutsi zion korrikako saioan.
Atzokoa Osororen bigarren garaipena izan zen Bilboko lasterketan eta, horrez gain, bigarren eta hirugarren era izan da inoiz.
Atleta eibartarra oso pozik agertu da Bilbon egindako lanarekin. “Sentsazio onak behingoz, banuen gogoa hori idazteko!”, adierazi du sare sozialen bitartez.
Helene Alberdi lehen emakumezkoa
Familia eibartarra duen Helene Alberdi izan zen lehen emakumea Bilboko helmugan. Bilbon jaio eta Zumaian bizi den atletak lehia bizia izan zuen Ainhoa Muruarekin, eta hauen atzetik Steffie Le Benezic sailkatu zen.