Pello Osoro eta Helene Alberdi triatloilariek erronka berezia egingo dute maiatzaren 20an

‘Trierronka’ deitu diote eta Euskal Herriko hiru proba hartu dituzte oinarri jarduera diseinatzeko
Pello Osoro eta Helene Alberdi triatloilariek erronka berezia egingo dute maiatzaren 20an
2026/05/18 17:06
Ekhi Belar Errasti

Euskadi Irratiak xaxatuta, erronka berri bati baietz esan diote Helene Alberdi eta Pello Osoro triatloilariek. ‘Trierronka’ izena eman diote eta Euskal Herriko hiru kirol-proba esanguratsu hartu dituzte kontuan jarduera diseinatzeko orduan: Getaria-Zarautz itsas-zeharkaldia, Itzulia txirrindularitza lasterketa eta Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa.

Gauzak horrela, Getariatik Zarautzera igerian joango dira, Zarautzetik Arantzazura bizikletan eta handik Aizkorrira igo (eta berriz jaitsi) oinez edo korrika. Proba ekainaren 20an egingo dute eta laster emango dituzte horren inguruko zehaztasun gehiago.