Pello Osoro eta Patri Amundarain garaile Simon Aldazabal lasterketan

Guztira 44 lagunek hartu zuten Depor parean hasi eta Arraten amaitu zen antxitxiketaldian
Pello Osoro eta Patri Amundarain garaile Simon Aldazabal lasterketan
2025/09/15 11:01
eta kitto!

Eguraldia lagun, egun zoragarria bizi izan zen atzo Simon Aldazabal lasterketaren 30. edizioan. 25’41’’ denborarekin, Pello Osoro izan zen lehena Arrateko helmugan eta Oier Etxeberria (26’55’’) eta Eneko Fernandez (27’24’’) izan zituen lagun podiumean. Emakumezkoei dagokienez, Patri Amundarain (35’38’’) izan zen lehena eta Maria Amundarain (42’23’’) bigarrena.

Guztira 44 lagunek hartu zuten parte Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen lasterketan, parte-hartzaile gehienak eibartarrak izan zirelarik.