Pello Osoro irabazle Sancho Abarca duatloian
Atleta eibartarrak ia bi minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari, Julen Lopetegi taldekideari
2026/03/12
12:48
Ekhi Belar Errasti
Igandean, martxoak 8, Sancho Abarca duatloia jokatu zen Aragoin eta, 2024an bezala, Pello Osoro izan zen irabazle bertan. Peñota Dental taldeko eibartarrak 01:47:51 denbora ezarri zuen helmugan eta bere atzetik sailkatu zen Julen Lopetegi taldekidea, ia bi minutura (01:49:37).
Osorok adierazi duenez, aurtengoan 2024an baino konfiantza gutxiago iritsi zen probara, baina maila handiko atleta dela erakutsi zuen garaipena lortuz.