Pello Osoro izan da garaile Getxoko Triatloian
Bere helburuetako bat ez zela onartu arren, Pello Osoro txapelarekin itzuli zen asteburuan distantzia olinpikoko Getxoko Triatloitik. Eibartarrak igeriketa-saio txukuna egin zuen eta bizikletan, ohi bezala, saio bikaina egin zuen. Julen Lopetegirekin lehia bizia izan zuen ordura arte, baina antxintxiketaldian taldekidearen gainetik aritu zen eta minutu bat baino gehiago atera zion helmugan.
JAZ Triatloi Taldeko lau kide ere lehiatu ziren Getxon, triatloi denboraldiari amaiera emanez. Taldeko onena Jokin Amorrosta izan zen, 35. postuan amaituz 2:12:50 denborarekin (6. izan zen 23 urtez azpikoen mailan). Ander Telleria 93. postuan sailkatu zen (50. bere mailan) 2:23:09 denborarekin, Iñigo Gaston 108. postuan (13. bere mailan) 2:25:51 denborarekin eta Aitor Fernandez, aurreko asteburuan Tarragonan aritu zena, 145. izan zen helmugan 2:32:01 denborarekin (35. bere mailan).
Herriko triatloi taldekoak Durangoko Mendi Duatloian egongo dira asteburu honetan.