Pello Osoro triatloilaria Gorillaman Half lasterketan irabazle
Parte-hartzaileek beroari egin behar zioten aurre Frantzian jokatutako proban eta eibartarra izan zen nagusi
2026/07/06
10:55
Ekhi Belar Errasti
Gorillaman Half lasterketa jokatu zen atzo, uztailak 5, Montaubanen (Frantzia). Giro eguzkitsu eta beroarekin, half distantziako probari egin zioten aurre parte-hartzaileek eta bertan eibartar bat izan zen nagusi: Pello Osoro.
Peñota taldeko atleta eibartarra oso pozik agertu da egindako lanarekin eta podiumean ederki gozatu zuen bigarren eta hirugarren sailkatuekin.