Pello Osorok zilarra lortu zuen Ansoko neguko triatloian
2014/01/28
00:00
eta kitto!
Delteco Eibar Triatloi taldeko Pello Osorok bigarren postuan amaitu zuen Anson jokatutako Espainiako Kopako lehen neguko triatloi proba. Parte hartu zutenek antxitxiketan, BTT-arekin eta fondozko eskiekin, hiru horiekin bete behar izan zuten ibilbidea. Eibartarrak bikain jardun zuen, bere aurretik helmugaratu zen bakarra faborito nagusia, Jon Erguin Espainiako txapelduna izan baitzen.