Peñiscolan jokatu zuten denboraldiko lehen triatloia JAZekoek
Guztira 888 triatloilari izan ziren parte hartzen
2025/04/09
13:24
eta kitto!
Bi ordezkari izan zituen gure herriko triatloi taldeak Infinitri 113 Traiathlon Peñiscola lasterketan, taldearentzat distantzia erdiko lehen triatloian. Guztira 888 triatloilari izan ziren parte hartzen igerian 1.900 metro, bizikleta gainean 90 kilometro eta antxintxiketan beste 21 kilometro egiteko. Aitor Fernandezek 5 ordu, 10 minutu eta 3 segundo behar izan zituen distantzia hori egiteko, 332. postuan sailkatzeko, eta Jonatan Alustiza berarengandik oso gertu ibili zen (5:10:49ko denborarekin, 338. postuan helmugaratu zen).