Pentsio duin eta publikoen aldeko kontzentrazioa egin da gaur eguerdian Untzagan
Eibarko Pentsionisten Taldeak egin duen deialdiari 150 lagunek erantzun diote gaur.
2025/03/10
17:57
eta kitto!
Astelehenero bezala, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Eibarko pentsiodunek, Untzagan, 148 lagunen parte-hartzearekin. Azken asteotako martxari jarraituta, Herri Ekimen Legegilearen (HEL) aldeko sinadurak biltzen aritu dira gaur ere. Orain arteko harrera ona izan bada ere, herritar guztiak animatu nahi dituzte HEL-aren alde bere sinadura ematera, eta datorren astelehenean ere Untzagan egongo direla gogorarazi dute.