Pentsio duinen aldarrikapena babesteko mozioa onartzea positiboki baloratu dute pentsiodunen ordezkariek
2018/06/11
20:52
eta kitto!
Pentsio duinen aldarrikapenaren inguruan maiatzean aurkeztu zuten mozio-proposamena Udaleko Bozeramaileen Batzordeak onartu duela eta, Eibarko pentsiodunen plataformako ordezkariak pozik azaldu dira gaur goizean horren berri emateko udaletxean egin duten agerraldian. Biztu Eibarko Jubilatu Egoitzetako Elkarteak, Eibarko Duintasuna Elkarteak eta Eibarko Pentsionisten Plataformak aurkeztutako mozio-proposamenak PSE-EE (10), Eibarko EH-Bildu (5) eta Irabazi (1) Udal Taldeen aldeko botoekin onartu zuten. Eibarko EAJ-PNV taldeak kontrako botoa eman zuen, “mozioa blokean bozkatu beharrean puntuz puntu bozkatu nahi zutelako”.
Mozioari babesa eman dioten alderdiei eskerrak ematearekin batera, mozioan jasota dauden eskaera nagusiak gogora ekarri nahi izan dituzte: “Gaur egun bizi dugun egoerara eraman gaituzten legeak indargabetu ditzatela nahi dugu eta, horrekin batera, pentsio duinak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezela eskatzen dugu”. Udalean onartu duten mozioaren 2. puntuan Europako Gutun Sozialak jasotzen duena betetzeko eskaera berretsi dute: “1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea nahi dugu, pobreziaren mugatik irteteko. Eta, hori egin ezean, Euskadiko pentsiodun guztiak hilero kopuru horretara ailegatu ahal izateko behar den osagarria Eusko Jaurlaritzak ezar dezala”. Horrekin batera, KPI errealarekiko lotura ezartzea eskatzen dute, “etorkizunean pentsioak eguneratzeko formula gisa”. Agerraldia amaitu baino lehen pentsiodunen plataformetako kideek azpimarratu dutenez, "Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantza sistema propioa izatea ezinbestekoa dela uste dugu, hau da, hemen bizi hemen erabaki”.
Mozioa onartzeak garrantzi handia izan arren, bakarrik horrekin arazoa ez ez dela konponduko adierazi dute. Horregatik, ekainean ere astelehenero egiten dituzten elkarretaratzeekin jarraituko dutela argi laga dute, “San Juan Txiki egunean izan ezik, baina hori pasatu eta hurrengo astean berriz egingo dugu kontzentrazioa, betiko moduan 12:00etan udaletxe parean”.