Pentsio publiko eta duinak eskatu dituzte 155 lagunek gaurko elkarretaratzean
2024/04/22
18:47
eta kitto!
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen biharamona izanik ere, eguerdian gutxieneko pentsio duin eta publikoen aldeko elkarretaratzea egin da Untzagan, Eibarko Pentsionista Taldeak deituta. Gaurko mobilizazioan 155 lagun elkartu dira, eta astero bezala, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea, genero arrakalarekin amaitzea, eta osasun zerbitzu publikoak eta mendekotasunaren eta zaintzaren arretarako zerbitzu publikoak hobetzea eskatu dute, besteak beste.