Pentsiodunek astelehenetako kontzentrazioak agurtu dituzte, irailaren 6ra arte
2021/07/06
16:21
eta kitto!
Eibarko Pentsiodunen Mugimenduak deituta atzo egin zen elkarretaratzearekin eman ditu amaitutzat astelehenetako kontzentrazioak, irailaren 6ra arte. Izan ere, ikasturte berriarekin batera ekingo diete berriz ere kontzentrazio eta manifestazioei, “ahal bada, indar gehiagorekin”. Kurtsoa agurtu aurretik gogora ekarri zutenez, “badira hiru urte eta erdi astelehenero Untzaga plazan elkartzen garela, pentsiodunen eskubideak aldarrikatzen. Kontzentrazio horiek manifestazioekin tartekatu ditugu, Toledoko Itunaren mahaitik planteatzen diren murrizketak salatuz, alarguntasun-pentsioak ezkontidearen pentsioaren %100 izan behar dela aldarrikatuz, 40 urtez Gizarte Segurantza kotizatu eta gero, aurretiaz jubilatzeagatik zigor modura pentsioak %40raino jaisteko eskubiderik ez dagoela pentsatzen dugu oraindik ere, genero-arrakala saltazeko pankarta atera dugu kalera eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata defendatzen dituen Europako Gutun Sozialaren gomendioen aurrean gorrarena egiten ari direla salatu dugu Eibarko kaleetan, besteak beste. Horrekin batera, Eibarko Udalean mozioa aurkeztu dugu, diru-sarrera gutxien dutenei maskarak doan banatzea eskatzen, baita banketxeetan behar den moduko harrera egiteko eskaera ere. Eta egin dugun azken manifestazioan argindarraren tarifak horrenbeste igotzearen kontra protesta egin dugu. Elkartasuna eta duintasuna izan dira, zalantzarik gabe, gure eskaerekin bat etorri diren bi printzipioak. Ildo horretan, adinekoei arreta emateko zentroetara joan gara, baliabideak eskatzera, bertan lanean ari direnentzat segurtasuna eta bermeak eskatzeko”.
Eskaera eta aldarrikapen horiek guztiak elkartu zituzten atzo Untzagan egindako elkarretaratzean eta aurretik egin dituzten mobilizazioetan erabili dituzten pankarta guztiekin argazkiak egin zituzten: “Zalantzarik gabe, argazki horiek etorkizunerako erreferentzia izango dira, batez ere gure herrian pentsiodunez berba egiten denerako”. Ondoren, txistorra pintxoekin agurtu ziren, irailera arte.
[video width="848" height="480" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/07/VID-20210706-WA0012.mp4"][/video]