Pentsiodunek sei urteko borrokari esker lortutakoa ospatu dute
2024/01/15
18:03
eta kitto!
Gaur bete dira sei urte dira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak pentsio duin eta publikoen aldeko borroka hasi zuela, eta hori ospatu dute gaur eguerdian, Eibarren bezala Euskal Herriko 80 herri baino gehiagotan egin diren elkarretaratzeetan. Eibarko Pentsiodunen Plataformakoek udaletxeko arkupeetan egin duten kontzentrazioan 215 lagun bildu dira. Plataformako ordezkariek falta diren lagunak gogoratu dituzte, orain arte lortutakoari errepasoa egin aurretik. Nabarmendu dutenez, sei urteko borrokari esker pentsiodunentzat hobekuntza garrantzitsuak lortu dira, baina lortzeko falta dena lortu arte borrokatzen jarraitzeko gertu daude. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gaurko egunerako egin duen manifestua osorik irakurtzeko HEMEN sakatu.
[foogallery id="140366"]