Pentsioen aldeko eskualde mailako mobilizazioa deitu dute jubilatuek biharko Eibarren
2018/05/04
10:23
eta kitto!
Eibarko jubilatu etxeek osatzen duten Biztu elkarteak, Eibarko Duintasuna elkarteak eta Eibarko Pentsiodunen Plataformak deituta, bihar 12:00etan kontzentrazio-manifestazioa egingo da Untzagan. Mobilizazioan eskatuko dituzten gauzen artean hauek daude: 1.080 euroko guxieneko pentsioa, benetako KPI aplikatzea, Konstituzioan pentsioak blindatzea eta 2011ko Lan Erreforma bertan behera lagatzea, besteak beste.
Hemen daukazue aste honetan erredakziora helarazi diguten komunikatua;
– Ez ditugu euren azpijokoak onartzen –
EAJ-PNVren azken jokaldiak bi helburu zituen:
1. Partidu Popularraren aurrekontu antisozial eta atzerakoiak onartzeko aitzakia bilatzea, “155ari ez” aho txikiarekin esaten baitzuten.
2. Gizon eta emakume pentsiodunak kaleetatik, eta batez ere Bilbotik ateratzea. Bilbo borroka honen gidari garrantzitsua izan da, eta 2019rako boto asko galtzen ari ziren.
Egia da “kromoen trukaketa” horrekin bat baino gehiago desanimatu eta engainatu dutela. Baina nukleo sendoa osatzen dugunok zutik jarraitzen dugu, borroka egiten, txikikeri horiek -mamitsuak izan arren- ez baitira beste aldarrikapen batzuekin batera eskatu genituenak (gutxieneko 1.080 euroko pentsioak, KPI errealaren igoera, atzerapenak, 2011 eta 2013ko legeen indargabetzea eta Iraunkortasuna, konpetentziak Euskadiko Segurtasun Sozialera transferitzea…).
Pentsio publiko duin eta blindatuak aurrekontuetan eta Konstituzioan. Ez dugu esku batetik bestera ibili nahi, boterean dagoen alderdiaren arabera. Eibarren honako hau erabaki dugu, eta elkartzen garen jendearen arabera egokituko dugu:
- Sinadurak biltzea, Eibarko Udalean mozioa aurkezteko.
- Maiatzaren 5ean, bihar, eskualde mailako manifestazioa egitea Untzaga plazan, 12:00etan.
- Astelehenetan Untzagan 12:00etan egiten ditugun elkarretaratzeekin jarraitzea.
- Maiatzaren 26an manifestazioa egitea Eibarren.
Eibarko pentsiodunen plataforma, Biztu Jubilatu Etxeen elkartea eta Duintasuna elkartea