Pentsioen erreformari buruzko hitzaldia eguaztenean

Pentsioen erreformari buruzko hitzaldia eguaztenean
2014/02/24 00:00
eta kitto!

Gobernuak dekretuz ezarri nahi duen Pentsio Sistemaren Erreformak ekar ditzazkeen aldaketa garrantzitsuenak jendeari azaltzeko asmoz, Eibarko Sozialistek hitzaldia antolatu dute eguaztenerako (hilaren 26rako). Gaia ondo ezagutzen duen Modesto Martinez Gipuzkoako UGT-ko ordezkariak emango du hitzaldia, 19.00etan hasita, Untzagako Casa del Pueblo-ko aretoan eta sarrera librea izango da.