Pepe Mujikari buruzko dokumentala Errepublika gogoratzeko

Pepe Mujikari buruzko dokumentala Errepublika gogoratzeko
2015/04/13 00:00
eta kitto!

Apirilaren 14an II. Errepublika Eibarren beste inon baino lehen aldarrikatu zela 84 urte beteko dira eta, hori gogoratzeko, ekitaldi bereziak antolatu dituzte talde ezberdinek. Ezkerra Berdeak alderdikoak izango dira lehenak, gaur (astelehena, hilak 13), 19.00etatik aurrera Portaleko areto nagusian Uruguayko presidente ohiari buruzko "Pepe Mujica, la revolucion tranquila" dokumentalaren proiekzioarekin. Emanaldia amaitu eta jarraian, Julio Flor (kazetari eta idazlea) eta Jose Fernandez de la Sota (poeta eta idazlea) lanaren zuzendariekin berba egiteko aukera egongo da, dokumentalari buruzko tertulian.