Permakulturari buruzko hitzaldi irekia Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan

Permakulturari buruzko hitzaldi irekia Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan
2014/02/10 00:00
eta kitto!

Bihar (martitzena, hilak 11) 16.00etan permakulturari buruzko hitzaldia emango du Victor Barahonak Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (sarrera librea da). Hizlaria Permacultura Aralar proiektuaren sortzailea da eta ikastetxe horretan klaseak ematen ditu. Permakultura, paisaiaren eta pertsonen arteko integrazio harmonikoari deitzen zaio. Gure planetan bizimodu jasangarriagoa izan dezagun, hori lortzeko erantzunak eta bideak bilatzen ditu eta hainbat arlo hartzen ditu bere baitan: ekonomia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak, uren tratamendu naturala, gizarte harremanak eta komunitate garapena, beste batzuen artean. Gaur egun 120 herrialdetan baino gehiagotan dihardute permakulturari lotutako proiektuak gauzatzen eta, besteak beste, energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko sistemen erabilera bultzatuta, horien eraginkortasuna agerian lagatzen.
Biharko hitzaldian "permakultura", "nekazaritza birsortzailea" eta "HW librea" (bereziki 3D inprimagailuak eta horiek energia berriztagarrietan duten aplikazioa) moduko kontzeptuak azalduko dituzte, hainbat adibiderekin eta, horrekin batera, Barahonak 2008an sortu zuen Permacultura Aralar proiektuaren historia, bilakaera eta filosofia azalduko ditu.