Perun kaltetutakoei laguntzeko kanpaina abiarazi du Egoaiziak
2017/03/28
12:03
eta kitto!
Egoaizia Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak, bere Peruko lankideekin (CIPCA eta Fe y Alegria) kanpaina berezia ipini du martxan, El Niño Costero fenomenoak kaltetutakoentzat laguntza batzeko asmoz: “2017ko urtarrilaz geroztik fenomenoak gogor astintzen dihardu Peru. Uholdeak, ekaitz elektrikoak eta haize bortitzak bata bestearen atzetik ailegatzen ari dira eta Piurako eskualdea kaltetuenen artean dago. Martxoaren 19an emandako datu ofizialen arabera, hondamendiak 75 hildako eragin ditu, 627.048 kaltetu daude eta 134.290 etxebizitza suntsituta geratu dira”. Egoeraren larritasunarekin kezkatuta, lagundu nahi dutenentzat hainbat kontu zabaldu dituzte:
Kutxabank 2095 5035 06 1062284103
Laboral Kutxa 3035 0023 93 0231187017
FIARE 1550 0001 2800 0074 9226
Kutxabank 2095 5035 06 1062284103
Laboral Kutxa 3035 0023 93 0231187017
FIARE 1550 0001 2800 0074 9226