Petti eta Kokein zuzenean gaur gauean Belekon

Petti eta Kokein zuzenean gaur gauean Belekon
2015/03/06 00:00
eta kitto!

Gaur gauean (barixakua, hilak 6), 22.30etan hasita, Petti bakarlari beratarra eta Kokein eibartarrak kontzertu akustikoan entzuteko aukera egongo da Beleko tabernan. Pettik amerikar sustraiak dituen rocka egiten du eta bost bakarkako disko kaleratu ditu, gehienak Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Horrez gain Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edota Barrence Whitfield abeslariekin batera beste hainbat lan eman ditu argitara. Eta etxean joko duen Kokein taldearen musikak, berriz, ez du aurkezpenik behar, herrian ondo baino hobeto ezagutzen ditugu eta.