Piedad Santamariak eraman zuen lehen saria Aire Zabaleko Pintura Lehiaketan
2018/10/31
12:42
eta kitto!
Leioako Piedad Santamariak lortu zuen XLI. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketako lehen saria, helduen mailan. Domekan jokatu zen lehiaketan 25 artista lehiatu ziren helduen mailan eta irabazleak garaikurra eta 800 euro jaso zituen. Bigarren saria (500 euro) Bergarako Juan Jose Altunarentzat izan zen, hirugarrena (400 euro) Ricardo Azkagorta bergararrarentzat eta laugarrena (300 euro) Erandioko Jose Miguel Arranzentzat. Gazteen artean, 18 urtera artekoen mailan irabazleak Ane Pascual (Donostia) eta Irati Uzkudun (Elgoibar) izan ziren. Eta umeen mailan (12 urtera arte) 15 neska-mutil lehiatu ziren eta saridunak Martina Garate eta Naroa Bengoetxea eibartarrak izan ziren. Eibarko Artisten Elkarteak, Udalaren laguntzarekin antolatzen duen lehiaketako epaimahaikideak Jose Luis Martinez de Antoñana, Angel Güenaga, Leire Kareaga, Iratxe Unanue eta Jose Agustin Larrañaga izan ziren.