Pilota afizionatuen jaialdia izango da Astelenan gaur 18:00etan

18:00etan hasiko dira lehiak
Pilota afizionatuen jaialdia izango da Astelenan gaur 18:00etan
2024/02/23 12:30
eta kitto!

Udaberri eskuz binakako txapelketako lehen faseko azkenaurreko jardunaldira helduta, kadete mailako Aleix Del Reyk eta Oñatz Urkiagak osatutako bikoteak bi puntu garrantzitsu izango dituzte jokoan gaur Astelenan 18:00etan hasiko den partiduan: “Sailkapena oso estua da Eibar 1 kadete bikotearen multzoan eta garaipena behar dute bigarren fasera pasatzeko”.

Gaurko jaialdia partidu ofizial horren ondoren jokatuko diren hiru lagunartekoekin osatuko dute Eibarko Pilota Eskolakoek. Lehenengoa Eibarko Pilota Eskolako benjamin eta alebinen eskutik izango da, non Enaitz Arriola eta Telmo Agotek Markel Segurola eta MIkel Colmenero izango dituzte aurrez aurre. Jarraian, Xuban Varona eta Manex Gisasolaren arteko partidua jokatuko da kaiolaren barruan, lau eta erdiaren barruan, eta amaitzeko Eibarko Klub Deportiboko seniorren arteko lagunarteko binakako partidua ikusi ahal izango da.