Pilota ate irekiak hilaren 18an eta 20an Astelena frontoian

Bi orduko saioak egingo dituzte
Pilota ate irekiak hilaren 18an eta 20an Astelena frontoian
2024/06/14 12:31
eta kitto!

Esku pilota gustatzen bazaizu, ez galdu aukera eta zatoz probatzera!! Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordeak ate irekietako bi jardunaldi eskainiko ditu Astelena frontoian, ekainaren 18an eta 20an, bi orduko saioetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte. Prebenjamin, benjamin eta alebinentzat izango dira, hau da, 2013. urtetik 2017ra arte, urte bitarte horretan jaiotakoentzat.

Datorren ikasturteko ordutegia, bestalde, 16:45etatik 19:00ak arte izango da, martitzen eta eguenetan, eta taldeka banatuta arituko dira, adinaren arabera.

Argibide gehiago honako helbidean aurkitu dezakezue: pilotaeskola@deporeibar.com