Pilota Eskolakoek denboraldia agurtu zuten San Juan Torneoko finaletan

Astelena frontoian giro ezin hobean burutu zen jaialdian maila guztietako pilotariek hartu zuten parte
Pilota Eskolakoek denboraldia agurtu zuten San Juan Torneoko finaletan
2024/06/19 10:28
eta kitto!

Aurreko zapatuan jokatu ziren San Juan torneoko finalekin amaitu zuten denboraldia Klub Deportiboko Pilota Eskolakoek. Astelena frontoian giro ezin hobean burutu zen jaialdian maila guztietako pilotariek hartu zuten parte, baita federatuen mailakoak ere.

Jokatutako zazpi partiduen ostean sari banaketa egin zen, Ion Iraola alkatea eta Ana Telleria zinegotziaren parte-hartzearekin, eta amaieran bertan bildutakoentzako luntxa eskaini zuen pilota batzordeak.