Pilota jaialdi arrakastatsua izan zen zubikoa Astelena frontoian
Bikoteka jokatu zuten benjamin eta alebinen arteko lehen partiduan markagailua oso estua egon zen uneoro eta txikienek dena eman zuten. Benjaminen arteko bigarrengo partiduan, buruz burukoan, biek ere oso ondo jokatu zuten eta oso tanto politak egin zituzten.
Errendimenduko infantiletatik gorako mailetan gauzak aldatu egiten dira, pilota askoz biziagoa da, indar gehiagorekin ateratzen da eta partiduek beste intentsitate maila hartzen dute eta partidu interesgarriak ikusi ahal izan ziren.
Iker Izaguirre elgoibartarrak eta Ibon Ibarra eibartarrak, jubeniletako kategorian, ezin hobe aritu ziren 4 eta'erdiaren barruan jokatu zuten lagunarteko partiduan, tanto ikusgarriak eginez. Senior mailan, azkenik, Bergua elgoibartarrak Azkargortarekin bikotea osatuz, Aguirresarobe eta Narvaizaren aurka jokatu zuten jaialdiari amaiera emateko norgehiagokan.